Independenteak gara eta frogatu dugu horrela ere goberna daitekeela.
Zer da Auzoak?
Talde independente bat gara, eta 2019an sortu zen, gure auzoek bizi duten abandonu urbanistiko eta sozialari erantzuteko.
Batzar bat osatzen dugun auzotarrak gara, eta auzotarren ordezkaritza auzotarrek berek izan behar dutela erabakitzen dugu.
Galdakoztar guztien interesak batzen dituen eredu parte-hartzailea eratu nahi dugu.
Zerk bereizten gaitu?
Udal arazoak konpontzen ahaleginduko gara, beti ere auzokideen ongizateari begira.
Galdakao eta bere bizi-kalitatea hobetzeko eta gure etorkizuna eraikitzeko ardura geure gain hartu nahi dugu.
Gure proiektua zabalik dago eta ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, modu parte-hartzailean lan egiten duen talde irekia gara.
Nola hobetuko dugu Galdakao?
Auzoak-ek, gure partaidetza-ereduarekin, lankidetzan aritzea proposatzen dizugu, hobetu beharreko alderdiak detektatuz.
Auzoak-ek interes komuna duen auzo-indar bat osatzen du, gure herria eta bizi-kalitatea nabarmen hobetzea.
Auzoak elkarteak bere sistema asanblearioaren oinarritik sortutako Gobernu programa proposatzen du: Auzoak Galdakaok erabakitzen duena izango da eta defendatuko du.
ON moduan gaude jada. Orain zuk ere Galdakaon erabakitzen duzu!